Proiektua eta jarduna
Sortu dokumentazio teknikoa zerotik hasi gabe
Memoriak, segurtasun-planak eta ziurtagiriak, proiektuaren datuekin berez betetzen diren txantiloietatik abiatuta.
Eskatu demo bat
Instalazio baten dokumentazioak ordu asko kentzen ditu: memoriak, segurtasun-planak, ziurtagiriak, aktak… eta ia beti aurreko dokumentu bat kopiatuz eta datuak eskuz aldatuz egiten da, horrek dakarren akats-arriskuarekin. Modulu honek zure ordez egiten du: proiektuaren eta bezeroaren datuekin berez betetzen diren txantiloietatik abiatzen da.
Emaitzak beti formatu bera, zure irudi korporatiboa eta datu zuzenak ditu. Eta araudiren bat aldatzen bada, txantiloia behin eguneratzen duzu eta dokumentu berri guztiak ondo ateratzen dira.
Dokumentazio-orduak minutu bihurtuta.
Formatu bera eta zure marka, beti.
Txantiloia behin aldatzen duzu eta guztietarako balio du.
Eskatu demo bat
CRM Fotovoltaica zure kasu errealekin erakutsiko dizugu.
Esaguzu nola lan egiten duzun eta plataformak nola konponduko lukeen erakutsiko dizugu. Konpromisorik gabe.